lyrics
Asteburua berriz,
ostatuak gainezka;
gaua girotzen dabiltza,
ez bitar, mutil eta neska.
Orduak aurrera doaz,
hasi da basapiztien festa.
“Etorri niregana panpoxa” dio,
eta “Ez zaitez kezka”.
“Ez, ez zaitez kezka”
Erantzunik gabeko begirada lizunak areagotzen.
Zertan habil? Ez al haiz egoeraz jabetzen?
Hire jokabidearekin marra gorriak igarotzen.
Aizak, motel! Hago geldirik! Etzak jarraitu,
hire lerde pozoitsuaz gainerakoak zipriztintzen!
Sorgin-ehizatik sorgin-haizera,
hauxe da gure zurrunbiloa!
Mugak doaz gehiegi lausotzen,
hire animali senak ez dik balazta ezagutzen.
Infernua ez da amaitu;
oraindik ere, etxerako zortzi minutuak luze.
Kale estuan, erdi hautsitako argia keinuka;
bakarrik dagoela uste duen itzalaren antzera.
Bebarru ilunak, bazterrotan izerdi kiratsa,
isiltasunaren hotsa,
Urrats dardartiak, taupadak bizi…
eta aizto-begiak, harrapakin gose!
Zertan habil? Ez al haiz ohartzen?
hire jokabidearekin, marra gorri guztiak
gainditzen.
Aizak, motel! Etzak jarrai bide hortatik,
hire lerde pozoiak baikaitik besteok jo-puntuan jartzen!
Une honetan bertan, munduko hainbat txokotan ari dira antzekoak gertatzen.
Ezin dugu jarraitu beste aldera begiratzen!
Ez! Ez!
credits
released March 10, 2024
Musika eta hitzak: SOA
Grabaketa eta ekoizpena: Axular Arizmendi, AME estudioak
SOA dira:
Jagoba "Idurri" Urrutia Iturraspe - Ahotsa
Aitzol Collazo Mendizabal - Bateria
Aitor Sagarmendi Freire - Baxua
Jon Joseba Azpiazu Pazos - Gitarra
Ibon Aginaga Imaz - Gitarra
license
all rights reserved